LO EGITEKO
Gure baserrian logelak edo guztiz ekipatutako apartamentua dituzu aukeran lo egiteko
Gure baserrian logelak edo guztiz ekipatutako apartamentua dituzu aukeran lo egiteko
Turismorako ostatu gisa erregistratua EAEn. Erregistro zenbakia: LVI 00039
Gure baserria Elortza izeneko hamabost biztanleko herrixkan dago kokatuta. Laurehun urte inguru ditu etxeak eta azken 15 urteak hura atontzen eman ditut. Gure baserrian logelak edo guztiz ekipatutako apartamentua dituzu aukeran lo egiteko.
Oso giro lasaia dugu gurean. Egokia da hiru seme-alaba dituen bikotearentzat, baina baita bakarrik bidaiatzen duen abenturazalearentzat ere. Kokapenak aukera paregabea ematen du oinez paseatzeko, astoekin ibilaldiak egiteko, eskalatzeko, kobazuloak ezagutzeko, mendi-bizikletan ibiltzeko edo erreka eta lakuetan bainatzeko. Gasteiztik hurbil dago (25min autoz). Herri ugari ditu inguruan eta apiriletik hasita jaiak ospatu ohi dituzte han-hemenka uda osoan zehar.
Partekatzeko sukalde/egongela, garbigailua, ile-lehorgailua.
Erleak ere zaintzen ditut eta, nahiz izanez gero, badut arropa egoki nahikoa zuek ere erlezaintzaren munduan murgiltzeko.
Gogoan izan azarotik apirilera bitartean (gutxi gorabehera) fresko egingo duela inguru hauetan.
Gutxieneko egonaldia: 2 gau.
Bi urtetik beherako haurrak doan.
Gordeleku erromantiko hau guztiz ekipatuta dago.
Apartamentu independente honek guztiz ekipatutako sukaldea eta bainugela eder bat dauzka.
Apartamentutik baserrira sartzeko aukera ere baduzue. Etorri bisitan lasai, gustura igaroko dugu tartetxo bat zuekin 🙂
Gutxieneko egonaldia: 2 gau. 50€/gau
Gurean egindako egonaldia denboran atzera egindako bidaia gisa deskribatu dute askok. Oso bizimodu xumea da. Ez dago ez wifi ez telebistarik baina inoiz baino konektatuago sentituko zara. Askotariko animaliak ditugu: katu, txakur, asto eta erleak.