BOLUNTARIOTZA

Aukera bikaina da baserriari lotutako egitekoetan trebatzeko, baratza ekologikoari, erlezaintzari eta abere-tiraketari loturiko lanetan, besteak beste. Baina, batez ere, ondo pasatzeko eta lasai egoteko lekua duzu gurea. 

BOLUNTARIOTZA

ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU

Konbentzituta nago mundua aldatzeko norberak aldatu behar duela lehenik. Ideia hori abiapuntutzat hartuta, bizimodu jasangarria izatea da nire helburua, nire inguruan ahalik eta eragin txiekiena sortuz. Horrek, ordea, lan handia dakar nahitaez: sutarako egurra zatitu behar da, baratza landu, astoei edaten eman, erleak zaindu… eta gainera, beti gabiltza eraikuntza eta zaharberritze lanetan murgilduta.

Ederra da horrela bizitzea, zuon laguntza dugun artean.

ZERTAN LAGUN DEZAKEZU

Udan pertsona bat behar izaten dugu astoekin ibilaldiak egitean laguntza emateko eta etxeko lanetan nirekin batera aritzeko.

Neguan, normalean, eraikuntza-lanekin zerikusia duten proiektuetan laguntzeko behar izaten dugu jendea. Egiteko hauetarako behar izaten dugu laguntza: 

Eraikuntza-proiektuak: Arloan esperientzia izatea lagungarria da, baina ez arduratu ez bazara inoiz honetan aritu. Hori bai, pertsona pragmatikoak eta eskuekin lan egiten abilak direnak behar ditugu.

Baratza ekologikoa. Ohiko egitekoak: belar txarrak kendu, ureztatu, uztak batu.

Etxeko lanetan laguntza: bezeroen gelak atondu, janaria prestatu.

Astoen zaintza. Astoak ibiltzera atera, kortako lanak egin, jaten eman…

Erlezaintzan laguntza. Erlauntzak maneiatu, eztia batu…

Bezeroekin sozializatu beharko duzu, eta astoekin txangoan ateratzen garenean laguntzera etorri.

IZAERA AUTONOMOA ETA PRAKTIKOA DUTEN PERTSONAK BEHAR DITUGU

Ez zaitugu bakarrik utziko, baina zure kabuz ekiteko eta moldatzeko gai zarela erakutsi beharko duzu. 

Denon mesederako, astebeteko probaldia egingo dugu. Tarte horretan ikusten baduzu gauzak ez direla zuk espero bezalakoak edo, dena delakoagatik, probaldia ondo ez doala ikusten badugu, elkarri agur adeitsua egin eta bakoitzak bere bideari ekingo diogu.

Zure denboraren eta ahaleginaren truke, lotarako lekua eta jatekoa emango dizkizugu, eta pozarren erakutsiko dizkizugu inguruko txoko ederrak.  

Saiatuko gara giro egokia sortzen zeure trebeziak garatzeko, ez dakizkizun kontuekin ez kezkatzeko eta ikasteko eta ondo pasatzeko gogoz sentitzeko aukera izan dezazun.

ZURE BEHARRA DUGU ESPERIENTZIA HAU BIZITZEN JARRAITZEKO