NOR GARA?

Bizipozatours Phil Millerrek sortu zuen 2009an kanpoko eta bertako bisitariei Euskal Herriko kulturan eta naturan murgiltzeko aukera emateko asmoz.

NOR GARA?

Bizipoza izena eman genion gure proiektuari; izan ere, izenak berak dioen bezala, biziki zorionekoa naiz Momo, Django eta Metheu astoekin batera honelako leku batean bizitzeko aukera izategatik eta plazer handia da niretzat txoko hau zuekin partekatzea eta bertan biziko duzuen esperientzian lagun egitea.

MISIOA

Naturarekin bat egiteko, zure mundu-ikuskera zabaltzeko eta gauza berriak ikasteko aukera eskaintzen dizuet. Sutsuki sinesten dut aberastasun hau guztia pertsona ororen eskura jartzea obligazio bat dela eta funtsezkoena ez dela dirua, partekatzea baizik.

LAN-TALDEA

Edinburgon jaio nintzen eta 1993an, Aberdeengo Unibertsitatearen bidez, Doktore bihurtu nintzen mikrobiologian. Naturak eta mendizaletasunak bultzaturik urrutiko leku askotan bidaiatu eta bizi izan naiz: Norvegia artikoan, Alpeetan, Perun, Bolivian, Zimbabwen, Indian eta Portugalen. 

1999an Euskal Herriarekin maitemindu nintzen eta Elortza izeneko herrixkan bizi izan naiz ordutik. Ondo ezagutzen dut euskaldunen herria, bertako kulturaren alderdi korapilatsuenak ere ulertzeko gai naiz eta, horrenbestez, kulturen arteko zubi-lanetan aritzeko eskaintzen dut neure burua, bisitarien esperientzia ahalik eta aberasgarriena izan dadin.

Elortzako etxean baratza ekologikoan eta erletegian aritzeaz gain, Momo, Djando eta Metheu  asto bihurriak zaintzen ematen dut denbora. Hiru lagun horiekin esploratuko ditugu, hain zuzen ere, inguruko baso eta mendiak.

Bizimodu honek lan handia eskatzen du, eta ez litzateke posible izango griƱa eta abilezia handiz laguntzen didaten boluntarioen laguntzarik gabe.

Abentura handiak bizitzeko osagarri guztiak ditugu hemen. Nondik nahiko zenuke abentura hori hasi? 

BLOG

Astoaren eremua

Landan ahalik eta eragozpen gutxien eta motorrik gabe paseatzea errazten duen edozein bitartekoren alde nago. Kanoak, eski nordikoak, mendiko bizikleta edo belaontzia dira nire garraiobide gogokoenak. Horiek guztiek naturan zehar igarotzea errazten dute. Astoek ere bai. Mendixka eta haranetan zehar mugitzeko aukera ematen digute, erromesek eta nomadek mendeetan zehar egin duten bezala. Astoekin bidaiatzea denboran […]