IBILALDIAK ASTOEKIN ARABAKO MENDIALDEAN
Astoak izaki zuhurrak dira eta, sinestuidazue, baita magikoak ere. Astoen konpainian bidaiatzea esperientzia ahaztezina da.
Astoak izaki zuhurrak dira eta, sinestuidazue, baita magikoak ere. Astoen konpainian bidaiatzea esperientzia ahaztezina da.
Bizipoza izena eman genion gure proiektuari; izan ere, izenak berak dioen bezala, biziki zorionekoa naiz Momo, Django eta Metheu astoekin batera honelako leku batean bizitzeko aukera izategatik eta plazer handia da niretzat txoko hau zuekin partekatzea eta bertan biziko duzuen esperientzian lagun egitea.
Landan ahalik eta eragozpen gutxien eta motorrik gabe paseatzea errazten duen edozein bitartekoren alde nago. Kanoak, eski nordikoak, mendiko bizikleta edo belaontzia dira nire garraiobide gogokoenak. Horiek guztiek naturan zehar igarotzea errazten dute. Astoek ere bai. Mendixka eta haranetan zehar mugitzeko aukera ematen digute, erromesek eta nomadek mendeetan zehar egin duten bezala. Astoekin bidaiatzea denboran […]